Alkatea Auzoetan Anaka-Puianan izango da
Ostiral honetatik aurrera auzotarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte webgunean, eta maiatzaren 4an izango da alkatea bertan auzo elkartearekin batera.
Alkatea auzoetan Alkatea Auzoan programa oraingo honetan Anaka-Puiana auzoan izango da. Gaurtik bertatik hasita, auzotarrek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte irun.org webgunean. Bestalde, Aristegi enbaxadorearen plazan karpa bat jarriko dute maiatzaren 3an, 11:00etatik aurrera, eta hurrengo egunean, maiatzaren 4ean, Jose Antonio Santano alkatea auzoan zehar ibiliko da, auzo elkarteko kideekin batera.
Programaren seigarren saioa izango da Anaka-Puianakoa. Azkena, Alde Zaharra-San Juanen izan zen. Hain zuzen, auzo horretan hartuko konpromisoak ere kontsultatu daitezke webgunean, eta gauza bera egingo dute ere Anaka-Puianarekin ere.
Hala nola, honako konpromisoak hartuko dituzte Alde Zaharra-San Juanen: Larretxipi kaleko baldosa hautsi eta solteak konpondu, zuhaitzak kimatu, Jesus kaleko igogailua adierazteko seinale bat jarri, Alde Zaharreko bolardoen sistema berrikusiko dute.

