Hiritarren iradokizun batzuk atxikituko dizkiote VIA IRUN 2030eri
Jeltzaleak proiektua aurkezten eta gizarteratzen aritu dira. San Migeletik eta Aduana kaletik tren geltokirako konexio "zuzena eta erreala" sortu nahi dute.
Irungo EAJ VIA IRUN 2030 aurkezten eta gizarteratzen aritu dira, eta bere horretan aritzeko intentzioa dute gainera. “Herritarrek beren etorkizuneko hiriria nolakoa den” erabakitzea nahi baitute. Horregatik, hiritarren iradokizun batzuk atxikituko dizkiote VIA IRUN 2030 proiektuari.
Jeltzaleen esanetan, VIA IRUN 2030ek Irungo erdigunearen “eraldaketa” ekar dezake. Zehazki, mugikortasunean, ekonomian, segurtasunean eta ondorioz, irundarren bizitzan eragina izango duen proiektua dela deritzote. Motzean, San Migeletik eta Aduana kaletik tren geltokirako konexio “zuzena eta erreala” sortu nahi dute.
Honakoak dira egin aurkeztu dituzten proposamenak:
- 20.000 metro koadroko trenbide zatia estaltzea. Lau zabaltza plaza bezalako espazio publikoa berreskuratuz.
- Zabalgune horretan garraiorako bide bat sortzea. Era horretan, San Miguel auzoa Aduana kalearekin eta Pio XII.arekin lotuko litzateke eta erdigunerako sarbide berri bat sortuko litzateke.
- Autobus geltoki berri bat sortzea eta geltoki horren sarbidea Aduana kalera lekualdatzea. Gainera, Gorosti kaleko ADIFen horma kentzea, ingurua iragazkortzea eta oinezkoentzako espaloiak, berdeguneak eta bidegorriak sortzea proposatzen dute.
EAJrentzat, “tamalez”, gobernuak ez dizkio “hiriari behar dituen aukera eta hobekuntza guztiak eskaintzen” eta “geltoki kalearen amaieran eskailerekin eta igogailu batekin amaitzen den pasabide soil bat proposatzen” duela salatu dute.