Kontserbatorioko ikasleek bi ekimen izango dituzte maiatzean
Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek Oiasso museoan kontzertua (maiatzak 5) eta zabaltza plazan trikitixa eta pandero erromeria (maiatzak 8) egingo dute.
Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek bi ekimen berezi izango dituzte maiatzean.
(Maitzak 5) Oiasso museoan kontzertua eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da eta ostiraletik (hilaren 29tik) aurrera egongo dira eskuragarri.
(Maiatzak 8) Trikitixa eta pandero ikasleek erromeria egingo dute Zabaltza plazan, 18:00-20:30era bitartean. Bertan, doinu tradizionalak eskainiko dituzte.
Oiasso museoko kontzertuko programa:
Nora Lopetegi (flauta): Concertino (C. Chaminade)
Eneko del Rio (klarinetea): Adagio & Tarantella (E. Cavallini)
Irati Ibarra (akordeoia): Córdoba (I. Albéniz)
Mikel Hernandez (tronboia): Sonata FaM, 1. eta 2. mugimenduak (T. Albinoni)
Oier Ziganda (saxofoia): Scaramouche, D. Milhaud
Marta Nicolas (gitarra): Capricho árabe (F. Tárrega)
Mikel Kiltxano (oboea): Sonata ReM, 1. eta 2. mugimenduak (C. Saint Säens)
Beñat Otxoteko (tronpeta): Concierto MibM, 2. eta 3. mugimenduak (J. N. Hummel) Estibaliz Zuazua (oboea), Mikel Kiltxano (oboea), Jon Berruezo (adar ingelesa): Bi oboetarako eta adarrerako trioa op. 87, allegro eta minuetto (L. Bethoven)
Gainera, zenbait ikaslek Euskadiko Ikasleen Orkestraren saio eta kontzertuetan parte hartu dutela nabarmendu nahi izan du Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioak.