MUGI tarifen gaineko mozio bateratua aurkeztuko du oposizioak
Sei puntutan banatu dituzte tarifak eta garraio publikoaren eskaintza hobetzeko proposamenak.
Gaurko Osoko Bilkuran mozio bateratua aurkeztuko dute oposizioa osatzen duten hiru alderdiek, hau da, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE-k. MUGI txartela, Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa eredua jorratuko dute; Horren gaineko sei puntu landu dituzte.
Lehenik, udalak garraio publikoa gehien erabiltzen dutenentzat batez besteko kostua jaisten laguntzea nahi dute. Era berean, tarifa ereduak, aintzat hartzen jarraitu behar duela urrakorrak diren gizarte talde berriak gaineratu dute.
Garraio sistema publikoaren erabilera berreskuratzeko udala egiten ari den azterketen alde daude ere. Horrez gain, udalari eskatu diote garraio eskaintza “behar adina” handitzea, erabiltzaile guztien eskariak asetze aldera.
Eskakizun guzti hauek betez gero, tarifen igoera gerta daitekeela uste dute, eta hori ekiditeko soluzio gisa Errepideen Foru Sareko bidesaria duten zatietan bildutakoaren zati bat itzultzea proposatu dute. Azkenik, martxoaren 29ko 1/2011 Foru Araua martxan jartzea eskatu dute, garraio publikoa sustatzeko xedez.