Lehen hilerokoan laguntzeko saioak antolatu dituzte
Bi saio izango dira, bata irakasleentzat eta bestea haur eta gurasoei zuzendutakoa. Ara Gorputzek antolatu ditu.
Lehen hilerokoan laguntzeko saioak antolatu ditu Ara Gorputz elkarteak Irunen. Bi saio izango dira, biak Palmera Monteron. Lehena, maiatzaren 27an izango da (ostirala), eta irakasleei zuzenduta egongo da; bigarrena, berriz, ekainaren 3an izango da (astelehena), haur zein gurasoentzat.
Bertan, hilerokoaren prozesuan bidelaguntzeko gakoak emango dituzte, baita hilekoaren zikloarekin daukagun harremanaz hausnartu eta haurrei azaltzeko zein urrats eman diren azaldu ere.
Aurretik izena eman beharko da, info[abildua]aragorputz.eus webgunean.