Bihar hasiko dira Larreaundi-Olaberriako jaiak
Hilaren 29tik maiatzaren lehenera bitarte jarduera ugari antolatu ditu Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak.
Bi urteren ondoren bueltan dira Larreaundi-Olaberriako jaiak eta antolatzaileak “pozik” agertu dira geldialdiaren ondoren auzokideekin elkartzeko aukera izango dutelako. Maiatzaren lehena auzoko zaindariaren eguna dute ( San Jose Langilearen eguna) eta ospatzeko, bihar hasi eta igandera bitarte, zenbait jarduera antolatu ditu Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak.
Gaur goizean jaien egitaraua aurkeztu dute eta denetik egongo da:
Ostiralean (hilak 29) dantza emanaldia (Pauso-k dantza taldea)eta kontzertuak (Marmoka, Patxuko Nice eta Octavio Nievsky) egongo dira. Larunbatean (hilaren 30ean) haurrentzako jolasak (besteak beste, soka tira, punteria, edo aurpegi-margoketa), musika tailerra (Taupa musika), erraldoiak, bizikletentzako zirkuitua (Balazta) eta futbol txapelketa, Burrunba txaranga, DJ maratoi herrikoia izango dira. Eta igandean berriz, (maiatzaren lehenean) txistulariak eta Musika bandaren kontzertuarekin amaituko dute auzo festa.
Halaber, auzotarrak eta nahi duen orok jaietan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileak.
Jaien egitarau osoa: