Irungo Errugbi Eguna ospatuko dute larunbatean
Bi urtez etenik egon ondoren, aurten berriro egingo dute. Txingudi Errugbi Taldeak antolatzen du.
Larunbat honetan, Irungo Errugbi Eguna egingo dute hiriko kaleetan. Bi urtez geldirik egon da pandemia dela eta, baina aurtengoan ekitaldia gauzatzeko aukera izango du Txingudi Errugbi Taldeak. Hala, egun osorako egitaraua prestatu du.
Goizean, Plaiaundin, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako mailako txapelketarako balioko duen txapelketa triangularra jokatuko dute Zaisa Txingudi, Gasteizko Gaztedi B eta Iruñeko La Unicak. 10:30ean hasiko da.
Arratsaldean, berriz, obala hiri erdigunera iritsiko da: postu bat jarriko dute klubaren artikuluak saltzeko, baita bideoak proiektatu ere. Horrez gain, haurrentzako jolasak izango dira Foru kalean; errugbi zelai txiki bat jarriko dute. 17:00etatik aurrera hasiko dira jarduera horiek.
Hemen egitaraua osorik:
- 10:30: Triangularra (Zaisa Txingudi, Gaztedi B eta La Unica), Plaiaundin.
- 17:00: Txingudi Errugbi Klubaren postua, Foru kalean.
- 19:00: Kalejira, Legia, Foru eta Kale Nagusitik.
- 21:00: Hirugarren denbora, Kale Nagusian.
- Ondoren: Zozketa.