San Frantzisko auzoan kokaturiko antzerkia, larunbatean
'Tarara' antzezlanean hiru pertsonai elkar ezagutuko dira, eta ordutik, auzoa ez da berdina izango.
Larunbatean, hilak 30, Tarara antzerki ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Itsas Etxean 19:00etatik aurrera. San Frantzisko Bilboko auzo bat da, eta bertan kokatzen da istorioa, zehazki, 70. hamarkadan. “Kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan”.
Protagonistetako bat da “gizon jaiotako emakumea”, beste bat alabarik gabeko ama, eta hirugarrena amarik gabeko alaba. Auzoa ez dela berdina elkarrekin topo egin zutenetik adierazi du Hika teatroak. Sarrerak 5 euroren truke lor daitezke, ohiko bideetan.