Osasungintza publikoaren pribatizazioaz ariko dira bihar
Nekane Jurado ekonomialariak eta Manel Ferran, Irungo erdiguneko anbulatorioko zuzendari zein familia medikuak eskainiko dute hitzaldia.
Osasungintza publikoa pribatizatzen ari dela jorratuko dute bihar Nekane Jurado ekonomialariak eta Manel Ferran familia medikuak 19:00etan Kultur Etxean.
Osasungintza unibertsala dela beti entzun izan dela azaldu dute antolatzaile diren Aiza elkarteko kideek, baina azken urteetan ikusi ahal izan den osasungintza publikoaren kudeaketa ereduak “zer esan handia” eman duela iritzi dute. “Zerbitzuaren pribatizazioak geroz eta indar handiagoa hartzen ari den honetan hausnarketa eta eztabaida sakon bat merezi duelakoan gaude”.
Ferran Irun erdiguneko anbulategiko zuzendaria da, eta Juradok Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailean lan egin zuen jubilatu arte.