Mugikortasun jasangarriaren inguruko azken berrikuntzak Ficoban
Gaur hasi eta bihar amaituko da Go Mobility azoka, 'Mugikortasun jasangarriaren oraina eta etorkizuna' lemapean.
Gaur goizean Go Mobilityren irekiera jaialdia egin dute Irungo Ficoban. Mugikortasun jasangarriaren oraina eta etorkizuna izan da aurtengo dema lema eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin antolatu dute.
Bertan izan dira Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Jabier Larrañaga, MUBIL fundazioko presidentea eta Ekonomia, Turismoa eta Landa Inguruneko diputatua; Mikel Amundarain, Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordea; eta Ane Insausti, MUBIL zentroaren zuzendaria.
Azokan, dibulgazio jarduerak, City Market Place, Test Drive eremua eta bilerak izango dira besteak beste. Agenda guztia hemen kontsulta daiteke: www.gomobility.eus -en.
Bihar mugikortasun jasangarriaren inguruko azken berrikuntzak ikusteko azokaren azken eguna izango da.