Hilaren 30ean dantza klasikoaren emanaldia egingo dute Dunboan
12:00etan hasiko da emanaldia eta eskualdeko zenbait dantza taldek eta 300 dantzarik parte hartuko dute bertan.
Hilaren 29an Nazioarteko Dantzaren eguna izango da baina 30ean egingo dute dantza emanaldia. Ostiralean (hilak 29) dantzaren nazioarteko eguna izango da. Eta egun hori ospatzeko, hilaren 30ean, urteroko dantza klasikoko emanaldia gauzatuko dute.
Dantza saioa Dunboako barandan egingo da eta eskualdeko zenbait dantza taldek eta 300 dantzarik parte hartuko dute. 12:00etan hasiko da emanaldia.
Honako dantza akademiek parte hartuko dute: Udal Dantza Eskola, M. Elena Echeveste dantza eskola, Juncal dantza estudioa, Miren Gómez dantza estudioa, 22 Academy, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola eta Pilar Peña dantza eskola.

