Eskolatik kanpo euskaraz gozatzeko jarduerak
Irungo Udaleko euskara arloak Familia Ola eta Haurrak parkean jarduerak aurkeztu ditu.
2009an, Irungo Udalak, Merezi duelako! proiektua sortu zuten euskara eskoletatik eta ohiko lekuetatik at euskara sustatzeko helburuarekin. Era honetan, hainbat jarduera sortu dituzte: Familia Ola eta Haurrak Parkean ekimenak esaterako. Euskara arloko ordezkariaren hitzetan, euskara “ikasteko lan egiteko ez ezik dibertitzeko eta harreman sozialak garatzeko” balio du, eta haren ustez, hor dago euskara gehiago erabiltzeko gakoetako bat.
Familia Ola zerbitzua azarotik maiatzera arte egongo da martxan. Parte hartzaileak 2-8 urteko haurrak dituzten familiak dira. Jolasak, tailerrak eta irteerak antolatzen dituzte besteak beste, familian euskarari sarbidea emateko. Hurrengo irteera Plaiundi Parke Ekologikora izango da eta maiatzaren 17 eta 19an egingo dituzte bisitak. Halaber, ipuin kontaketa musikatua (maiatzaren 24 eta 26an), itsasontzi pasealdia (maiatzaren 22an) eta Arditurri Parketxeko meategira bisita (maiatzaren 29an) antolatu dituzte.
Haurrak Parkean egitasmoan berriz, herriko jolasgune eta plazetan euskaraz jolasteko jolasak antolatzen dituzte. Begiraleak zuzendutako dinamikak dira. Jolas guneak honakoak dira: asteazkenetan Partxis parkea (Olaketa kalea), San Juan plaza eta ostiraletan Nagore Laffage parkea (Palmera Montero) Alberto Angera plaza eta Lapurdi kalea (Bentak)