Ekopatruilak proiektuaren aurkezpena bihar
Hilaren 27an, 18:30ean, Palmera Monteroren 5. aretoan izango da aurkezpena.
Ekopatruilak proiektua MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak Irungo Udalaren laguntzarekin antolatu duen ekimena da. Proiektu honen helburua ingurumen arazoaren aurrean komunitateak duen erantzukizuna modu “positiboan eta eraikitzailean” ulertaraztea eta esku hartzea da. Saioen xedea berriz herritarrak formatzea eta ohitura jasangarriagoak hartu ditzaten bermatzea izango da, eta saioak doakoak izango dira.
Hilaren 27an 18:30ean Palmera Monteron 5. aretoan izango da aurkezpena.