Zazpigarren Pala Txapelketa maiatzean zehar egingo da
Aurrez entrenatzeko aukera izango da Emekiren eskutik astearte eta ostegunero Soroeta eta Jostaldin.
Soroeta frontoian, pala eskuetan, berriz elkartzeko deia luzatu du Emeki Emakumeen Elkarteak. Maiatzak 7, 14, 21 eta 27an VII. Pala Txapelketa hasiko da, goizero 11:00etan jokatuko dira partidak, eta finala ekainaren 4ean izango da 10:00etan Jostaldi pilotalekuan.
Txapelketa datorren astean hasiko den arren, maiatzaren 1a baino lehen izena eman behar da eta 10 euro ordaindu behar dira egunean bertan inskripzioa osatzeko. Lehiaketan berriak direnei gorri eta urdin koloreko kamiseta bana emango die elkarteak.
Bestalde, emakumeek palan entrenatzeko saio batzuk egingo dituzte ere. Asteazken eta ostegunero elkartuko dira Soroeta pilotalekuan 18:00etatik 21:00etara, baita Jostaldi pilotalekuan ere asteartetan 19:00etatik 22:00era ere.