[Galeria] Junkal plazatxoan opilak bedeinkatu dituzte
2019 izan zen opila aurrez aurre bedeinkatu ahal izan zuten azken urtea. Aurten, eguzkiak lagunduta elkartu dira Junkal Elizaren aurreko plazan 11.00etan.
Junkal Elizaren kanpoaldeko plazan elizkizuna 4 minutu beranduago hasi du apaizak, berandu zetozenak ere iristeko aukera izan zezaten. 2019 izan zen opila aurrez aurre bedeinkatu ahal izan zuten azken urtea, eta hortaz, “gogotsu” zegoela aipatu du apaizak.
Eguzkiak lagunduta kantu bidez hasi dute Irunen bedeinkapena. Opilak “maite dugunekin banatzeko” direla adierazi du Apaizak eta opilaz naturan “gozatzen” duten bitartean natura zaintzeko eta ez paperik botatzeko deia egin du. Halaber, Ukrainari keinua egin nahi izan dio, eta “pakea laister etor dadila” eskatu du. Haurrek opila buru gainean jarri eta bedeinkapenari amaiera eman diote.
Jarraian gaur goizean ateratako argazkiak.