Sarrera doakoa antzokia bete arte.
Brian-en bizitza antzezlanaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan Itsas Etxean. Hitzordua 19.00etan hasiko da eta taula gainean ariko dira Zurriola antzerki eskolako aktoreak, hala nola, Maitane Antiguedad, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Beñat Iturbe, Ander Lizarralde, Garazi Mitxelena, Markel Sanz eta Nagore Sarasola. Guztiak, Mikel Sarriegiren zuzendaritza pean.
Sarrera doakoa da, eta edukiera aretoa bete artekoa da.