Bidasoko Kontseilu Sozialistak ekitaldia egingo du Maiatzaren Lehenean
Herritarrak mobilizazioan parte hartzera deitu ditu. Igandean, 17:30ean, protesta egingo dute Zabaltza plazan.
Maiatzaren Lehenean kalera irtetera deitu ditu herritarrak Bidasoko Kontseilu Sozialistak, eta igandean, ekitaldia egingo du, 17:30ean, Zabaltza plazan. Krisi kapitalista garaian, sozialismoa eraikitzen izango da aurtengo leloa.
Bidasoko Kontseilu Sozialistaren arabera, egungo egoera krisi kapitalistaren baitan dago, eta langile klasea da ordaintzen ari dena, “nahiz eta gizartearen egungo garapen mailak denen ongizatea bermatu beharko lukeen”.
Alderdiak “diruaren menpe” daudela salatu du, eta langile klaseak “bere defentsa eta askapenerako mekanismo eta baliabideak” garatu behar dituela. Zentzu horretan, Maiatzaren Lehenerako deitu duen mobilizazioa, “sozialismoaren eraikuntzari” egindako ekarpena dela adierazi du, eta herritarrak animatu ditu bertan parte hartzera.