Alarde publikoko kantinerak hautatzeko datak finkatu dituzte
Maiatzaren 6tik 13ra egingo dituzte aukeraketak 11 konpainietan.
Maiatzean zehar aurtengo alarde publikoan parte hartuko duten kantinerak hautatuko dituzte. Zehazki, 11 konpainiatako kantinerak izango dira, eta datak maiatzaren 6tik 13ra bitartean izango dira.
Hemen data guztiak:
- Zalditeria: maiatzak 6
- Danborrada: maiatzak 13
- Banda: maiatzak 13
- Landetxa: maiatzak 13
- Bidasoa: maiatzak 13
- Olaberria: maiatzak 13
- Ama Xantalen: maiatzak 13
- Lapitze: maiatzak 13
- Anaka: maiatzak 13
- Santiago: maiatzak 13
- Artilleria: maiatzak 13