Guadalupe Santutegiaren inguruetan garbiketa eta segurtasun lanak
Hondarribiko Santutegiaren albo batean eta atzekaldean belar garbiketa egin eta egurrezko baranda berri bat ipini dute.
Joan den astean Guadalupe Santutegiaren inguruetan garbiketa eta segurtasun lanak burutu zituzten, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak adierazi duen bezala, “zenbait hiritarrek aurrez lan hauek egiteko beharra” ikusi eta eskaera horiei erantzun nahi izan diete.
Egindako lanak honakoak izan dira: Hondarribiko Santutegiaren albo batean eta atzekaldean belar garbiketa egin dute. Bestalde, segurtasuna handitzeko asmoz, bertan dagoen egurrezko baranda aldatu eta berri bat jarri dute.