Irungo kaleetan 'escape street' egingo dute
Maiatzaren 2tik 6ra bitarte irungo kaleetan Memoria Historikoa logika, orientazio eta abilezia jokoen bidez lantzen arituko dira.
Maiatzaren 2tik 6ra bitarte escape street logika, orientazio eta abilezia jokoak uztartzen dituen ibilbidea egingo dute. Irungo Udalak Euskape enpresarekin batera landu duen ekimena da eta proiektu pilotu gisa antolatu dute.
Parte hartzaileak Txingudi ikastolako, Toki Alai ikastolako eta Eguzkitza ikastetxeko DBH 3 eta 4 mailetako 300 ikasle izango dira. Ibilbide honen helburua ikasleak Memoria Historikoaren inguruko kontzientzia sustatzea izango da. Ibilbideak gune hauek izango ditu: Nazioarteko zubia, Gal estadioa, Olaberriko kanala, Irungo Udaletxea, Irungo kasinoa, eta azkenik, Zentro errepublikanoa.