Liga amaierako azken partiduak
14 urte azpiko neska-mutilek Gipuzkoako txapelketaren bigarren fasea jokatuko dute Ordizian larunbatean.
Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketaren bigarren fasea jokatuko dute 14 urte azpiko neska-mutilek. Larunbatean izango da hori, Ordiziako Altamira zelaian 10:30etan.
18 urte azpiko jokalariek berriz, Itsasmendi taldeak, hurrengo lehia Errioxaren aurka izango dutela jakin berri dute. 16 urte azpikoek 5. postuan amaitu dute liga, hurrengo sailkatuari 20 puntuko aldea ateraz. 10 eta 12 azpiko taldeek osatutako errugbi eskolak berriz, ez du jarduerarik izango aste honetan.
Errugbi partidua Plaiaundin
Asteburu honetan, Euskadiko selekzioak Baionako Avironen 18 urtez azpiko taldearen aurka jokatuko du, 10:30etan Plaiaundin.