Apirilaren 26an 'Don't be Dummy. Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldi ibiltaria
Asteartean Hondarribian egingo du geldialdia trafiko-istripuak saihesteko sortutako ekitaldi ibiltariak.
58 udalerritan egon ondoren, datorren astean, Hondarribian egingo du geldialdia Don’t be Dummy. Zuk ez duzu ordezkorik ekitaldi ibiltariak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak trafiko-istripuak saihesteko sortutako saioa da. Bide hezkuntza programaren barnean sortu dute eta azken helburua segurtasunaren inguruko arreta eta hausnarketa bultzatzea da.
Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango du eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko, Talaia ikastetxeko eta Egiluze ikastetxeko ikasleak izango dira bertan. Saioak dirauen bitartean, udaltzain baten, suhiltzaile baten eta bizkarrezur-muineko lesioa duen neska baten testigantzak entzuteko aukera izango dute.
Asteartean (hilak 26) goizeko 10:00etan Itsas Etxea Auditoriumean egingo da ekitaldia.