Alebinen Txirrindularitza Kriterium igandean jokatuko da
'Igandero' ekimena aprobetxatuz Kolon iblbidean jokatuko da Alebinen Txirrindularitza Kriterium lasterketa.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/03/igandero-1200x900.jpg)
Igande honetan (hilak 24) ‘Igandero’ ekimena baliatuta jardunaldi berezia antolatu dute. Kolon ibilbidean Irungo Txirrindulari Klubak antolatu duen lasterketa jokatuko da: Alebinen Txirrindularitza Kriterium lasterketa.
Txirrindularitza lasterketak eragina izango du Kolon ibilbidearen inguruko errepideetan.
09:00etan Kolon ibilbidea itxiko da. Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean, bi noranzkoetan.
09:30ean Kolon ibilbidea guztiz itxiko da bi noranzkoetan. Informazio gehiago hemen.