Santalla taldearen biharko kontzertua atzeratuta
Eguraldi txarraren iragarpena dela eta kontzertua astebete (hilak 28) atzeratzea erabaki dute.
Bihar, hilaren 21ean egitekoa zen km.0 kontzertu akustikoaren parte den kontzertua astebete atzeratzea erabaki dute, eguraldi txarra dela eta. Horrenbestez, Santalla taldeak, hilaren 28an 20:00etan eskainiko du emanaldia.
Kontzertua Zabaltza plaza eta eta Cipriano Larrañaga kaleetako terrazen inguruan izango da, zehazki, Disco, Real Unión eta Don Jabugo tabernen terrazen inguruan.