Hilaren 29an 'barre-terapia' jardunaldia Irunen
'Barre-terapia' Palmera Montero eraikineko 2. aretoan egingo da. Honezkero bertan parte hartzeko plazak agortuta daude.
Barre-terapia Irungo Udalaren Gizarte Ongizate arloak, Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Egunaren harira, antolatu duen ekimena da. Eta izenak hala badio ere, barre-terapia, izatez, ez da terapia bat, baina onura psikologikoak ekarriko dituen ekimen bezala definitzen dute.
Jarduera honen helburua adinekoen eta gazteen arteko topagune izatea da “hainbat belaunaldiko pertsonen artean une aberasgarriak partekatzeko” adierazi du David Nuñok, arloaren ordezkaria denak. Ekimenaren lelo gisa Robert Holden psikologoaren Barea da norbaiten bihotzak taupadaka segitzeko modurik onena esaldi famatua aukeratu dute.
Barre-terapia Palmera Montero eraikineko 2. aretoan egingo da eta saio izango ditu: 11:00etatik 13etara lehena eta 17:00etatik 19:00etara bigarrena. Honezkero bertan parte hartzeko plazak agortuta daude.