Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Balazta elkarteak
Maiatzaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo dira ikastaroak Irungo Eguzkitza ikastetxean.
Balazta elkarteak, Irungo Udalaren laguntzarekin, emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko ekimena da. Ikastaroak Irungo Eguzkitza ikastetxean izango dira eta maiatzaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo dira, 17:30etik 19:30era.
Borja Olazabalek adierazi duenez, jarduera hau “hirian bizikletaz mugitzea sustatzeko” beste urrats bat da.
Balazta elkarteak bakoitzaren behar zein erritmora egokituko ditu ikastaroak. 5 parte-hartzaileko begirale bat egongo da, baina talde-lana eta elkarri laguntzea ere sustatuko dira. Elkarteak esan duenez elkarren artean harremanak sortzea bultzatu nahi dute, gerora elkarrekin bizikletan aritzeari bultzada emateko asmoarekin.
Adin nagusiko emakumeek soilik parte hartu dezakete. Ikastaroak doan dira eta izen ematea HAZ bidez egingo da (010 telefonoa). Nork bere kaskoa eramatea komeni da.