Dokumentuak ez ditu "irundar kirol klubek planteatu dituzten beharrak jasotzen"
Irungo EAJk Txenperenea kirol luzatiaren ezaugarriak zuzentzeko konpromiso politikoa "bere gain" har dezan eskatzen dio Irungo Udal Gobernuari.
Duela hiru urte, 2018ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, azterlan bat eta hirigintza arloko zuzendariaren aldeko txostena onartu zituzten. Ondoren, 2021eko otsailaren 17an Irungo Udal Gobernuak informazio-saio bat antolatu zuen irungo kirol klubekin, haien beharrak jaso eta aztertzeko.
Orain, hilaren 29an egingo den osoko bilkuran Txenperenearen hasierako onarpena jorratuko dutela iragarri du Udal Gobernuak. Honen harira, Irungo EAJk, Plan Orokorra aldatzeko proiektua aztertu eta “bertan aurkeztuko den hasierako dokumentuak jasotzen duen antolamendu proposamenak, kirol elkarteekin egindako bileran adierazitako planteamendua ez duela jasotzen ikusi dugu”. Proposamenak sotoko espazioa aparkaleku batera bideratu beharrean entrenamendu leku estalira bideratzea jasotzen zuen.
EAJren ustez, “kirol klubak dira haien beharrak hobekien ezagutzen dituztenak” eta beraz, lan partekatua egitea “funtsezkoa” dela uste du talde jeltzaleak. Halaber, lankidetza “entzutetik haratago” doala salatu dute.
Horregatik, datorren udalbatzan behin-behineko onarpenari begira, Udal Gobernuari kirol lurzatiaren ezaugarriak zuzentzeko konpromiso politikoa “bere gain” har dezala eskatu dio Irungo EAJk.