Santiagotarrak ur bizien sekzioak Segre Cup proban parte hartu zuen
Hurrengo lehiaketa "Pirinioak kopa" izango dute eta honen ostean ezagutuko dira estatuko selekzioaren behin behieko kideak.
Asteburu honetan, Santiagotarrak ur bizien sekzioa, Lleidan izan da bertan antolatu den Segre Cup proban. Bi lekutan lehiatu ziren Santiagotarrak taldeko 14 piraguistak: Urgelleko kanal opinpikoan eta Ponseko kanalean.
Emaitza aipagarrienak Klara Olazabalen C1 eta K1 seniorreko bigarren postua, Javier Arruabarrenaren K1 juniorreko bigarren postua eta Maialen Olasoren K1 juniorreko hirugarren postuak izan ziren.
Hurrengo hitzordua “Pirinioak kopa” lehiaketa izango da eta lau egunez jokatuko da. Lehen bi egunak Seu d’ Urgellen izango dira apirilaren 30 eta maiatzaren 1ean. Hirugarren eta laugarren egunetan aldiz, maiatzaren 7 eta 8an, Paben lehiatuko dira. Lehiaketa honen ostean estatuko selekzioen behin behineko kideak ezagutuko dira.