Liburuaren Egunaren harira ekintza ugari Irunen
Ostiraletik igandera, Zabaltza plazan, Liburu Azoka antolatu dute, CBAn berriz, aurkezpenak, sinadura-ekitaldiak, tailerrak eta ipuin kontalariak izango dira.
Hilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, Irungo Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, Oskarbi elkartearen eta Irungo Elkar liburu-dendaren eta Lorena Martinez artistaren laguntzarekin.
CBAn aurkezpenak, sinadura-ekitaldiak, tailerrak eta ipuin kontalariak izango dira, besteak beste. Hilaren 22an, gazteleraz, On Kixote-ren irakurraldi publikoa egingo da. Euskaraz, aldiz, Olerki Sari Nazionalaren irabazle den Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan irakurriko da. Bi ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, CBAra deitu (943505421) edo biblioteca@irun.org helbidera idatzi beharko da.
Zabaltza plaza agertoki nagusia izango da, beste behin, eta Liburu Azoka antolatuko dute. Bertan, aurkezpenak egiteko eta beste zenbait ekitaldietarako lekua izango da ere. Azoka hilaren 22tik 24era bitarte bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandean soilik goizez bisitatu ahal izango da. Zenbait ekintzetan parte hatzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.
Egitarau osoa www.irun.org webgunean ikusi dezakezue.