Hondarribiko PSE-EEk hainbat proposamen egin ditu
Besteak beste, Arkolla auzoko proiektua egiteko, etxebizitzen alokairuetarako diru-laguntzak emateko edo ostalari eta merkatarientzako Ticket BAI sistemara egokitzeko diru-laguntzak proposatu dituzte.
Hondarribiko PSE-EE taldeak 7 proposamen aurkeztu ditu hurrengo kreditu aldaketari begira. Guztira 420.965 euroko diru partidak proposatu dituzte:
- Arkolla auzoko proiektua egiteko 25.000 euro.
- Kiroldegiko instalakuntzen berrikuntzak egiteko proiekturako 25.000 euro
- Memoria historikoa osatzeko dokumentuak berreskuratzeko hiru partida:
- Konfiskatutako 100 expediente husteko 12.285 euro
- 1900 eta 1945 urte bitarteko korrespondentzia digitalizatzeko 7.830 euro
- Dokumentu hori husteko 14.850 euro
- Etxebizitzen alokairuetarako diru laguntzak: EAJren eta PSE-EEren artean adostuta dauden 50.000ri 150.000 euro gehitzea.
- Ticket BAI sistemara egokitzeko ostalaritzarako eta merkataritzarako 150.000 euro gehiagoko aurrekontua. Soilik, 2021 eta 2022an Ticket BAI sistemara egokitzeko inbertsioak egin zituztenentzako.
- Mendelu-Iparra eremurako aurkeztu diren proposamenen bideragarritasuna aztertzeko 150.000 euro.
- Etxebizitza sozial gehiago eskuratzeko bi partida, bakoitza 18.000 eurokoa. Zuzkidura etxebizitzei eta alokairuko etxebizitzei lotutako proiektuak aztertzeko.