%97 baino gehiagoko okupazioa Aste Santuan
Urdanibia hoteleko Oihana Yerga: "2019ko datuak berreskuratu ditugu eta hori oso seinale ona da".
Aurtengo aste santuan izandako datuekin pozik agertu dira Hondarribia eta Irungo hoteletako arduradunak zein ostalariak. Hotelek %97ko okupazioa gainditu dute eta establezimendu turistiko gehienak beteak egon dira. Bi hirietako turismo bulegoek 2.000 bisitaritik gora jaso dituzte, eta datuek bisitari gehienak nazionalak izan direla adierazi dute.
Jasotako datuek, gainera, “jendea berriro bidaiatzen ari dela” adierazten dutela aipatu du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik-eko presidenteak. Halaber, Maria Serranok, Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak, “bisitari ugari” izan ditugula eta, ondorioz, “taberna, jatetxe eta terrazak beteta” egon direla adierazi du.
Era berean, eskualdeko zenbait establezimenduk Aste Santuaren balorazio ona egin dute, “2019ko datuak berreskuratu ditugu eta hori oso seinale ona da” azaldu du Urdanibia hoteleko Oihana Yergak.