Santano "pozik" da sailburuak obrak birplanteatu dituela eta
"Bidasoa ez da ebakuntza gelarik gabe geratuko urte eta erdi baino gehiagoz, eta hori da garrantzitsuena", adierazi du Santanok.
Jose Antonio Santano Irungo alkatea pozik agertu da bloke kirurgikoaren obren inguruan proiektua birplanteatzearen alde emandako urratsarekin: “Bidasoa ez da ebakuntza gelarik gabe geratuko urte eta erdi baino gehiago, eta hori da garrantzitsuena”.
Astelehenean bilera egin zuten Agurtzane Sagardui Osasun Sailburuak eta Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Bertan, Bidasoko Ospitaleko lanen inguruan hitz egin zuten. “Eskerrak azkenean Sagarduik ez duela bere plana aurrera eramango, Bidasoa Ospitaleako mediku eta profesional gehienak horren kontra baitzeuden”. Zentzu horretan, “berri ona” dela esan du “itxiera birplanteatzea eta ordezko konponbideak bilatzen aritzea”.
Zentzu horretan, Osasun Bidasoa plataforma, profesionalak eta herritarrak zoriondu ditu, azken hilabeteetan mobilizatzeagatik, “hasierako proiektuan aldaketarik badago, zinismo eta protagonista politikoetatik harago, beraiek lortu dute”.
Alabaina, moduak deitoratu du alkateak, prentsaren bidez jakin duelako berria, eta sailburuarekin biltzeko aukerarik izan ez duelako, “pena da berriro ere kolore politikoak gailentzea erakundeen leialtasunen gainetik”, eta gaineratu du, “Osasun Saila ez da gertatzen ari zenaren maila berean egon, eta ez du jakin urrats egokiak ematen”.
Horrez gain, gogorarazi du eskatua zutela Eusko Legebiltzarrean eta Batzar Nagusietan Gotzone Sagardui Bidasoa eskualdeko erakundeekin elkarrizketa bat egiteko. Elkarrizketa hori, ordea, ez da oraindik egin, eta bilera aldebakarrekoa izan dela gaineratu du Hondarribiko alkatearekin.
Datozen egunetan Sagarduirekin elkartzeko zain dago orain Santano.