Hondarribiko Udalak San Telmo gaztelua erosiko du
Gaur goizeko ez-ohiko bilkuran aho batez onartu dute San Telmo gaztelua monumentuaren erosketa. 3,5 milioi euro ordaindu beharko ditu udalak.
Atzo, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11ean onartu zuren kreditu modifikazioaren dirua erabilgarri zutela argitaratu ondoren, gaur goizean ez-ohiko osoko bilkura egin dute. Bertan aho batez onartu dute San Telmo gazteluaren erosketa. Eragiketa horrek zehazki 3,5 milioi euroko kostua izango du.
Txomin Sagarzazu alkateak eskerrak eman dizkie alderdi politiko guztiei “denak ados gaudelako eta aktiboki lan egin dugulako”. Era berean, eskerrak eman nahi izan die gaian aritu diren udal teknikariei “denbora gutxian administrazio-prozesu korapilatsu bati irtenbidea ematea lortu dutelako”.
Premiazko osoko bilkuran erosteko eskritura publikoa egitea onartu da besteak beste.