Aste Santuari buruzko argazki lehiaketa antolatu du udalak
Maiatzaren 7a arte parte har dezakete argazkilariek, eta gehienez hiru lan aurkez daitezke.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko XIII. Argazki Lehiaketa antolatu du maiatzaren 7ko 13:00ak arte. Edonork parte har dezake lehiaketan, eta gaia 2022ko Hondarribiko Aste Santua da.
Argazkilari bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake eta horiek saritu edota argitaratu gabeak izan behar dira. Irudiak 20×30 zentimetroko neurria izan behar du. Oinarri guztiak, lotura honetan irakur daitezke. Hiru sari banatuko dituzte; lehenak, 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro.