Legaleon-T antzerki taldeak udaleku-irekiak antolatu ditu
Maider Galarza eta Idoia Hernández begiraleekin antzerkia, plastika, musika, bideoa eta beste hainbat jarduera egingo dituzte.
Irungo Legaleón-T antzerki eskolak 8 eta 15 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako sorkuntza udaleku-irekiak antolatu ditu. Maider Galarza eta Idoia Hernández izango dira begiraleak eta antzerkia, plastika, musika, bideoa eta beste hainbat jarduera egingo dituzte.
Ekintzak uztailaren 4ean hasi eta 29ra bitarte iraungo dute, goizeko 9:30ean hasi eta 13:30era bitarte.
Astebeteko matrikula: 90 euro
Bi asteko matrikula: 130 euro
Izena emateko 619564125 zenbakira deitu beharko da. Informazio gehiago beren webgunean aurkituko duzue.