San Telmo gaztelua erosteko azken urratsak
Bihar, San Telmo gazteluaren salerosketa ardatz izango duen premiazko udalbatza egingo dute Hondarribiko udaletxean.
Prozesua luzea izan da, baina dagoeneko beste aurrerapausu garrantzitsu bat eman du Hondarribiko Udalak. Gaurtik aurrera San Telmo monumentua erosteko aukera zabaldu baitzaio udalari. Izan ere, gaurko egunez argitaratu den Gipuzkoako Boletin Ofizialean, udalak salerosketa horretarako erabiliko duen diru kopurua erabilgarri duela.
Txomin Sagarzazu alkateak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak, lehentasunez eskuratzeko aukera du 2019an onartu zen Euskal Kultura Odarearen Legearen bidez. Jaurlaritzak Hondarribiko Udalari aukera honen berri eman, eta azken honek, monumentuarenganako interesa adierazi zuen.
Orduztik, zenbait pausu eman dituzte. Zehazki, otsailaren 24ean izandako udalbatzan aho batez, San Telmo gaztelua eskuratzeko pausuak emateko akordioa onartu zuten. Ondoren, martxoaren 11n, 3 milioi eta erdiko kreditu aldaketa onartu zuten. Hau ere aho batez izan zen.
Horrenbestez, biharko egunez premiazko udalbatza egingo dute, goizeko 08:30ean, puntu bakarrarekin: San Telmo monumentuaren salerosketa.
Alkateak begi onez ikusi du orain arte egindako prozesua eta “zorionez” talde politiko guztiak salerosketa honen aldeko agertu direla adierazi du. San Telmo gaztelua udalarentzat monumentu garrantzitsua dela aipatu du gainera, Hondarribiko ondarearen parte baita.