Behobian 'Nabigatuko dugu?' murala margotu dute elkarlanean
Irantzu Leku artistak sortutako muralak "gure mezuak eta gure balioak mundu osora helarazteko" helburua du.
Irantzu Lekuek sortu duen Nabigatuko dugu? proiektua, Auzo sortzailea programa partehartzailearen baitan sortutakoa da. Programa honen azken helburua espazio publikoaren esku hartzea baliatuz auzotarrak eta artistak harremanetan jartzea da.
Nabigatuko dugu? izenburua duen proiektua ekintza artistiko bat da eta bi muralez osatuta dago. Marrazkia paperezko itsasontziek osatzen dute eta “gizarte plural, berdinzale eta baliotan aberats bat aldarrikatzeko, bakearen, maitasunaren, bizikidetzaren, babesaren eta elkarrekiko errespetuaren alde” sortutako lana da. Hain zuzen ere, Lekuek itsasontzien bidez “urak batzen” gaituela irudikatu nahi izan du. “Itsasontziak garraiobideak dira” eta horrenbestez, “Behobiatik gure mezuak eta gure balioak mundu guztira helarazteko” sortu duela azaldu du Irantzu Lekue artistak.
Mural hau ekimen honen laugarren edizioaren emaitza izan da. Proiektuan parte hartu dute ere Pio Baroja institutuko Arte Batxilergoko ikasleak eta Behobia auzo elkarteak.