Marlaxka Xake klubeko Iker Tafall eta Nora Lera Euskadiko Txapeldunak
Gasteizen, Martintxo Xake Taldeko egoitzan izan zen 14 urte azpiko Euskadiko Xake Txapelketa.
Iker Tafallek eta Nora Lerak 14 urte azpiko Euskadiko Txapeldun titulua eskuratu zuten asteburu honetan Gasteizen izan zen Euskadiko Xake Txapelketan.
Txapelketan Euskadiko 18 jokalari onenek hartu zuten parte eta bertan izan ziren Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko kideak. Txapelketa 5 txandako txapelketa suitzarra izan zen, mugimenduko 60 minutu + 30 segundoko erritmoarekin.
Argazki eta azken sailkapenak Hondarribiko Marlaxka Xake Klubaren Xake eskolako web horrian aurkituko dituzue.