Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
JOXE ANTONIO IRIGOIEN. LEHENENGO KORRIKAKO PARTE HARTZAILEA

[Elkarrizketa] "Ahal zenero lekukoa eramango genuela erabaki genuen"

1980. urtean egin zen lehenengo Korrika Oñatitik Bilbora, eta Bidasotik nahiz Oarsoaldetik ere pasa zen. Bertan izan zen Joxe Antonio Irigoien Hondarribian bizi den oiartzuarra, eta kontatu du.

Lehen Korrikan erabili zuen dortsalarekin, Joxe Antonio Irigoien.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2022/04/11

Nola oroitzen duzu 1980. urteko lehen Korrika hura?

Oiartzuarra naiz, nahiz eta ezkondu nintzenetik Hondarribian bizi naizen. Orduan, Oiartzunen antolatu zutenek esan zidaten Korrika Irundik zetorrela, Katea auzotik zehazki, eta ea lekukoa har nezakeen hortik Oiartzuneraino. Beti ibili naiz korrika, eta egoki iruditu zitzaien niri ardura hori ematea.

1980. urte hartara bueltatuz, berandu zetozen eta Oiartzunen itxaron beharrean Katearaino jaitsi ginen. Ezin genuen itxoin. Gero Oiartzungo plazara iritsi ginen eta hor jende gehiago zegoen. Egia da lehen urtea zela eta erdigunean bakarrik zegoela jende asko, beste lekuetan ez. Etxeak zeuden lekuan giroa zegoen, bestela ez.

Azarotik abendura bitarte egin zen. Eguraldia lagun izan zenuten?

Gaua zen, negua, eta hotza egiten zuen, baina korri egiteko ona da hori. 02:30a inguruan hartu nuen lekukoa. Oiartzun erdialdea pasata, Astigarragarantz hasi ginenean, ez zegoen inor lekukoa eramateko. Gainera, ez zegoen etxerik bide horretan eta horregatik ez zegoen inor, eta gaua zela gehitu behar zaio horri. Orduan, esaten genuen, ‘zer egingo dugu, lekukoa furgonetan sartu eta kito?’; bada guk esan genuen ezetz, guk segituko genuela.

Jarraitu genuen, eta Astigarragan berdina gertatu zen: jendea herri inguruan zegoen soilik. Erdigunean lekukoa txandakatu genuen bertako herritarrekin, baina gero berriz ere hartu genuen guk. Ahal zenero lekukoa guk eramango genuela erabaki genuenez, Andoaineraino iritsi ginen. Bertara iristean goiza zen jada, eta orduan bukatzea erabaki genuen. Garai horretan toki batzuetan ez zen dena segidan egin.

Zenbat elkartu zineten Oiartzundik bide hori egitera?

Hiru oiartzuar izan ginen. Joxe Mari Castro ezinenarekin ezaguna dena, Iñaki Bergaretxe eta ni neu. Txorotzat hartzen gintuzten garai hartan, eta orain ez da horrela.

Beti korri egin izan duzu.

Bai, eta orain ere jarraitzen dut. Lasterketetan ez dut parte hartzeagatik ordaintzen, dortsalen prezioak garestiak direla iruditzen zait. Baina bestela, korri egiten jarraitzen dut. Aldapak-eta igotzen ditut oso erraz. Afizio handia dut traineruekin, eta gustatuko litzaidake baten batean parte hartzea. Ilusio hori daukat.

Aurten Korrikan parte hartuko duzu, orduan?

Oraingoan ere apuntatuko naiz eta kilometro asko egiteko asmoarekin. Abestia lagun izaten da ere, Xabier Amurizak egindako lehenengoa dut gogoan [abesten hasten da]. Aurtengoa ere polita da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.