[Bideoa] HITZA, Bidasoa eta Oarsoaldearen mugan
Oiartzunen, Gurutzen, jasoko du lekukoa HITZAk, Irunen eskutik. Miren Usabiaga harpidedunak izan du lekukoa eramateko ohorea.
Miren Usabiaga eta Beñat Trigok eraman dute Korrika 22ko lekukoa. Korrika 22ko lekukoa eraman du aurten ere OARSO BIDASOKO HITZA-k. Hain zuzen, Bidasoa eta Oarsoaldearen muga izan da egokitutako kokapena, eta Irunen erreleboa hartu du Oiartzunen, Gurutzen, 03:09an.
Miren Usabiaga harpidedunak izan du Euskal Herri osoa zeharkatu duen lekukoa eramateko ohorea. Beñat Trigo HITZAko Sustapen arduraduna izan du alboan kilometro osoan, Ixira baserrian Karaez-Oiartzun senidetze elkarteari eman aurretik. Hunkituta eta pozik egin dituzten 1.000 metroak.
Harpidedunen artean egindako zozketa bidez egokitu zitzaion lekukoa eramateko aukera Usabiagari.

