Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko arraunlariek Espainiako selekziorako hautatzeko txapelketa izango dute
Asteburuan, Udaberriko Irekian parte hartuko dute, Bañolasen, eta sei ordezkari izango ditu Santiagotarrak-ek.

Santiagotarrak-eko arraunlariek hainbat hitzordu izango dituzte asteburuan. Hasteko, aulki mugikorreko arraunlariek Bañolasen (Herrialde Katalanak) parte hartuko dute gaur, bihar eta etzi, Udaberriko Irekian. Bertan, Espainiako selekziorako hautatzea izango dute jokoan. Santiagotarrak-ek sei ordezkari eramango ditu: Aitzpea Gonzalez, Naroa Zubimendi, Pablo Martinez Lacar, Xabi Etxebeste, Maitane Zapirain eta Ane Calvo. Gonzalez eta Zubimendi euren partaidetza mantentzearen alde irtengo dira, eta gainontzekoak toki bat egiten saiatuko dira.
Bestalde, aulki mugikorreko taldeak estropada izango du Legution (Araba), igandean. Zazpi estropada izango da, eta asteburu honetakoa bigarrena izango da.
Azkenik, ur bizietan Seu d’ Urgellen izango dute saioa: lehenengo Espainiako Kopa.