Andaluziara hegaldiak egiten hasi dira gaur Hondarribitik
Astearte eta ostegunetan egingo dituzte hegaldi horiek eta Volotea konpainiak eskainiko ditu.
Hondarribia Malagarekin elkartzen duen lehen hegaldia atera da gaur goizean hiriko aireportutik AENA-k berri eman duenez. Volotea konpainiak eskaintzen du zerbitzua eta jada iragarri zuen helmuga berriak eskainiko zituela Aste Santutik aurrera, tartean, Malaga, Sevilla eta Kanaria Handia.
Andaluziako hiriburuetara astearte eta ostiraletan egingo dituzte bidaiak, eta jarraitasun hori mantenduko dute astero Madril, Bartzelona eta Kanaria Handira egiten duten bezala. Udaran Mallorka, Menorka eta Londresera egiten diren hegaldiak beste urte batez ohikoak izango direla ere jakinarazi du AENA-k.