Blaiako hiribideko eraikin hutsa botako du udalak
Udalaren arabera, egoera txarrean dago eraikina eta ez du erabilerarik. Segurtasunagatik hartu du erabakia.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Blaia hiribidean dagoen eraikin hutsa botako du. Zehazki, ibilbidearen 29. zenbakian dago hilerriaren parean. Aspalditik egoera txarrean dagoela gaineratu du, eta ez duela erabilerarik. Horrenbestez, eraikina botatzea erabaki du.
Lanak dagoeneko hasi dira, eta datozen egunetan eraitsiko dute. Behin eraikina botata, espaloia berreraiki eta berdegune bat jarriko dute.