Mozio baten bidez autobus urbanoa eskatuko dute sozialistek
2019ean onartu zuten aurrekontua zerbitzu hori martxan jarri zedin, baina diru hori erabili ez izana salatu dute sozialistek.
PSE-EE-k mozio baten bidez autobus urbanoa eskatuko du berriz ere. Izan ere, 2021ean udalak zerbitzua udalaren esku geratzeko espedientea hasi zuela diote sozialistek, zeinetan gizarte testuinguruak jaso nahi ziren, baita hori gauzatzeko datu tekniko eta finantzarioak ere.
2019an 400.000 euroko aurrekontua onartu zutela autobus zerbitzu hau martxan jartzeko azaldu du PSE-EEk, “200.000 euroko partida markesinak jartzeko eta beste 200.000 euro hiri-garraioa bultzatzeko” zehaztu dute. Bi partida horiekin 2020ko aurrekontuetan ez zela inbertsiorik egin salatu dute, eta hortaz, diru hori non dagoen jakin nahi dute.
Azkenik, proiektu honek “urgentziaz” aurrera egitea nahi dutela adierazi dute, “mugikortasuna gizarte-kohesioko faktore bat” delako.