Sex experience erakusketa, bihar
Sexualitatearen inguruan, Irungo hiru artisten lanak jarriko dituzte Ospitale zaharraren aurrean: Cristina Juaniz, Enara Iruretagoiena eta La chica del coño.
Asexora-t egitasmoaren barruan, bihar, erakusketa bat jarriko dute Ospitale zaharraren barruan: Sex experience. Bertan, Irungo hiru artisten lanak jarriko dituzte, Cristina Juaniz, Enara Iruretagoiena eta La chica del coño, eta guztiak sexualitatearekin lotuta egongo dira, sexualitate librea, lotsarik gabe, osasungarria eta errespetuzkoa sustatuz.
Horrez gain, sexu jostailu eta liburu interesgarriak eskainiko dituzte.