Hiriko elkarte animalistekin elkartu da Podemos
Animalien ongizatearekiko konpromiso sendoa berretsi du Podemosek, eta oraindik gai asko daudela egiteko azaldu du.
Irungo Podemos hiriko elkarte animalistekin elkartu da, erakunde zein sektore pribatutik ematen zaien arreta eta zaintza hobetu ahal izateko. Podemosek animalien ongizatearekiko duen konpromisoa berretsi du. Eukene Lopez bozeramailearen arabera, beharrezkoa da inguruan bizi diren espezieekin “modu jasangarriagoan eta errespetuazkoagoan” hazten ikastea.
Eukene Lopez Animales de Asis, Nebak, Asama eta Irunsos Maskotas elkarteekin bildu da, eta bilera horretatik ondorioztatu dute oraindik “asko” dagoela egiteke. Hala nola, animaliak edukitzeari buruzko udal ordenantza eguneratu, 17/2021 Legeak animalien araubide juridikoari buruz dituen ondorioak isalatzea, katu kolonien egoera eta animalia espezie inbaditzaileak kontrolatzea izan dira aipatutako gai batzuk. Horrez gain, udal aterpetxeen egoera hobetu eta PPP txakurrekin lotutako proposamen zehatzak aztertzen ari direla gaineratu du.
Lopezek, bestalde, elkarte horien lana balioan jarri eta eskertu du, “lankidetzan aritzeko duten jarrera egokia nahiz animalia babegabeenen bizi baldintzak hobetzeko egiten duten lana”.