Kokapen politikoa eta hauteskundeak hizketagai, EH Bilduren batzarrean
Herrian egiten duten lanketen berri emango dute ere astearterako Muaran finkatu duten bilkuran.
Kokapen politikoa eta hauteskundeen karietara batzartzeko deia egin du Hondarribiko EH Bilduk. Era berean, koalizioak hirian egiten ari den lanaren berri emango du. Muaran izango da hitzordua datorren asteartean (hilak 5) 19:00etan.