Amaia Torres hondarribiarraren lana, Zarautzen ikusgai
Arkitekturarekin lotutako ilustrazioak dira galerian ikus daitezkeenak. Erakusketa ekitaldian artista hondarribiarra bertan izango da.
Zarauzko Arkami galerian Amaia Torresek tintaz eginiko ilustrazioak jarriko dituzte apirilaren 8an. Arratsalde horretan 18:30ean erakusketaren irekiera egingo dute eta bertan artistarekin hitz egiteko aukera izango da.
Ikusgai izango diren ilustrazioen bidez “bertako arkitekturari buruz gogoeta egitera” bultzatu nahi du Torresek ikuslea, arreta hiriaren forma eta apaindurak xehetasunez begiratzera eramanaz.
Galeriak azaldu du laminetako batzuk Gipuzkoa ezagutzen ekimenaren barruan egin direla, hau da, “Gipuzkoako ondare arkitektoniko hurbil nahiz ezezaguna azaleratzen duten historia zatiekin eginiko” bildumako lan batzuk dira.