Via Irun 2030ean aurkezpena, Luis Mariano zaharren egoitzan
Duela bi aste egitasmoa Elitxun aurkeztu ondoren, bigarren saioa egingo du EAJk Luis Mariano zaharren egoitzan.
VIA IRUN 2030 - LUIS MARIANO kartela. EAJk Via Irun 2030 proiektuaren aurkezpenaren bigarren saioa egingo du. Oraingoan, Luis Mariano Zaharren Egoitzan izango da, 19:00etan. Duela bi aste Elitxu auzo elkartean izan ziren jeltzaleak, eta “harrera ona” izan zutela jakinarazi dute.

