Bihar izango da Osasun Bidasoaren elkarretaratzea
Kirofanoen berehalako itxieraren aurrean, San Juan plazan elkartuko dira, 18:00etan, eta herritarrei parte hartzeko deialdia zabaldu diete.
Osasun Bidasoa plataformak biharko elkarretaratzea deitua duela gogora ekarri du. Bidasoa Ospitaleko kirofanoak “berehala” itxiko dituztela ohartarazi du, eta egoera horren aurrean, beste behin protesta egingo dute: 18:00etan bilduko dira San Juan plazan.
Eskualdearen eskaerak “errespetatzeko” galdegingo dio plataformak Osasun Sailari, eta behin-behinean, bloke kirurgikoaren obrak bertan behera uzteko.